China Shipping (Spain) Agency, S.L. (CSSA) 1999-ko Urrian, China Shipping Group (CSG) www.cnshipping.com eta Perez y Cía www.perezycia.com- ren artean sortutako enpresa da.
China Shipping Container Lines-en Mediterraneo eta Ekialde Urrunaren arteko lehenengo zerbitzua Bartzelonan porturatzen hasi zenean , bertan zabaldu zen lehenengo bulegoa eta gaur egun Espainian CSSA Zuzendaritza Nagusia da.
Lehenengo zerbitzu honek Txina eta Mediterraneoaren arteko loturarik onena eskaintzen zuen. Zerbitzu honen arrakastari esker CSSA-ren hazkundea Bartzelonan ikaragarria izan zen, bertako merkatuaren kuota garrantzitsua lortuz.
Espainiako merkatuan jarrera hobetzeko eta haien eskakizunei erantzun hobea emateko asmotan, Urriaren 2000.an bigarren bulegoa Valentzian zabaldu genuen, gaur egun bulego hau CSSA-k daukan kopuru osotik zati inportantea erakusten duelarik.
Ekainaren 2001.an Madrilen (Espainiako hiriburuan) CSSA-ren hirugarren bulegoa zabaldu zen. Bere helbururik nagusiena marketin lan handia garatzea da, herrialdeko kontsumo leku nagusian eta nazional eta multinazional konpainiek Espainian dituzten egoitza nagusiak kokatzen diren lekuetan.
Udako 2004.an Sevilla hirian laugarren bulegoa zabaldu genuen oso garrantzizkoa den Espainiako Hegoalde merkatua bete ahal izateko.
Maiatzaren 2005.ean CSSA-k bere Bilboko bulegoa zabaldu zuen baina jadanik 2000etik egoten ginen gure agenteorden bitartez. CSCL –ek -Ekialde Urrunetik Europako Iparraldearen arteko zerbitzuak gehituz joan dira bai kopuru bai ontzi tamainan.
Halaber, Urriaren 2006.etik Vigoko portuan ordezkaritza daukagu alde horretako komertzial jarduera babesteko asmotan.
Urtez urte gure karga kopuruak gehituz joan dira eta merkatu berrietan presentzia areagotzeaz gainera, hona hemen gure lehentasuna, egunez egun emaitza komertzialak eta gure prozedurak hobetzea, Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.
Gaur egun, China Shipping Container Lines eta China Shipping Container Lines Hong Kong-ek
eskaintzen dute, CSSA –ren bitartez, Txina eta Ekialde Urrunera oso fidagarria den zerbitzu bat, aukera onenetariko bat izanik Espainia Ekialde Urruna eta Estatu Batuekin lotzeko.
CSSA –aren Zuzendaritza Nagusia gure jarduerak gehitzeko asmoarekin proiektu berriak garatzen ari da China Shipping Container Lines eta China Shipping Container Lines Hong Kong Espainiako merkatuan izaten ari diren etengabeko hazkundeari erantzuna eman ahal izateko.